Orioko Udalaren ekaineko udalbatzarra, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2022ko eka. 28a, 09:54

Ezohiko bilkura egin zuen udalbatzarrak astelehenean, hainbat gai jorratzeko.

Orioko ludoteka eta gazteleku zerbitzua kontratatzeko "baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak" onartzea aztertu dute lehenik. Bigarrenik, "udal-aurrekontu propioaren 8/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea eta kreditua transferitzeko modalitatea behin betiko onartzea" ebatzi dute. Hirugarrenik, "Osakidetzaren herrietako anbulatorioak ixtearen aurka eta osasun-sistema publikoa indartzearen aldeko mozioa" aurkeztuko du Orioko EH Bilduren taldeak. Azkenik, eskari zein galderetarako txanda izan da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide