Baxurako lehen hegaluzeak saldu dira lonjetan, MSC eta Eusko Label kalitate zigiludun arrainaren lehen 2.000 kiloak. Denboraldia hasterako, hegaluzea Kantauriko Itsasoan sartzen hasia zen dagoeneko, flotaren lana erraztuz.
Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak 2022 urterako finkatutako gehiengo historikoetan da, 18.000 tonekin. Gauzak horrela, baxurako flota itxaropentsu azaldu da denboraldiaren aurrean.