Errezibimendu beroa egin diete neskei

Onintza Lete Arrieta

Euskotren liga ez da hasi oraindik, baina denboraldiko lehen bandera jada etxeratu du Orio Arraunketa Elkarteak. Emakumezkoek, izan ere, Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten atzo. Ohiturari jarraituz, udal ordezkariek eta zaletuek harrera egin zieten iluntzean plazan, eta udaletxeko balkoian gogotik astindu zuten bandera preziatua arraunlari guztiek eta baita Patxi Frances entrenatzaileak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide