Ikasturte osoko lana eta gero, kalean da dagoeneko Zaragueta Herri Eskolak sortutako Baleatik Baleara mahai jolasa.
Bertan, herriari eta hainbat herritarri buruzko informazioa bildu dute, eta bi izan dira aintzat hartu dituzten ardatz nagusiak: "ezagutzaren partekatzea eta belaunaldien arteko transmisioa".
Zaragueta Herri Eskolakoak "pozik" daude emaitzarekin, eta adierazi dutenez, dagoeneko eskuratu daiteke mahai jolasa eskolan bertan. Hilaren 22tik aurrera Orioko dendetan egongo da salgai 15 euroren truke.