Orioko Herri Ikastolaren 50. urteurrenaren harira, belaunaldi guztietako argazki zaharrak biltzen jardun dira erakusketa osatzeko. Orain erakusketa plazaratzeko unea iritsi da, eta egunotan ari dira ikasleak argazki erakusketako horma-irudiak Arkupe elkarteko dendetan eta tabernetan banatzen. Hala, hurrengo egunetan ikusgai izango da erakusketa herriko 40 establezimendutan. Orioko Herri Ikastolak eskerrak eman dizkio Arkupe elkarteari ikastolako argazkiak herrira zabaltzeagatik.