50 urtetan Ikastolako parte izan direnak eta izango direnak omendu dituzte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Karela kiroldegian egin dute 50. urteurrena ospatzeko jaialdia.

Ikasturte amaierako jaialdia ospatu dute gaur Orioko Herri Ikastolako kideek, eta aurtengoa berezia izan da, 50. urte bete dituelako ikastolak. Hala, jaialdian ikastolako parte izan diren guztiak, falta direnak eta etorriko direnak omendu dituzte. Ikasleek, mailaz maila, hurrengo belaunaldiei zer utzi nahi dieten landu dute ikasgelan azken astetan, eta gogoeta horren lekuko gisa maila bakoitzeko ordezkariek hainbat gauza sartu dituzte agertokiaren erdian kokatuta zegoen kutxan. Kutxa lurperatzea da asmoa, etorkizuneko belaunaldiek ireki dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide