Aizarnazabalgo XIII. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatu zituzten maiatzaren 27an, 28an eta 30ean Aizarnazabalgo probalekuan. Astelehenean jokatu zuten azken dema, eta hiru saioen ostean, Aratz Olidenek jantzi zuen aurtengo txapela. Olidenek ostiralean jokatu zuen dema, eta 44 plaza osatu zituen. Aratzen anaiak, Enaitzek, ere aurkeztu zuen parea lehiaketara, eta hirugarren sailkatu ziren bere idiak 40 plaza eta zazpi zinta eginda. Bien aita, Iñaki Oliden, ibili zen bi pareekin itzain modura probalekuan.