San Antonio Eguneko bazkarirako izen ematea zabaldu du Orioko Kofradiak

Iñigo Gaiton

Ekainaren 13an ospatuko dute jubilatutako arrantzaleek San Antonio Eguna, mezarekin eta Altxerrin bazkalduta.

Pandemiagatik bi urtez ospakizunak bertan behera laga ondoren, arrantzale zaharrek San Antonio egunaz gozatzeko aukera izango dute aurten. Orioko Kofradiak jakitera eman duenez, 12:00etan meza izango dute elizan, eta ondoren, 14:00etan, elkarrekin bazkalduko dute Altxerrin. Ordu laurden lehenago aterako da bazkaltzera joateko autobusa, 13:45etan, Arkaitz tabernaren paretik.

Bazkarirako apuntatzeko, kofradian eman behar da izena, ostiral honetan edo datorren astelehenean. 8:30-13:00 ordutegiarekin egongo da irekita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide