Urtero bezala, maiatzeko azken igandearekin batera, Kukuarri Eguna ospatu da gaur, eta Orioko Talai Mendi elkarteak gaurko egunarekin jartzen dio ginga ekitaldiz beteriko Kukuarri Asteari. Goizean goiz irteera antolatu dute herritik tontorrera, eta ondoren meza izan da gurutzean. Ohi bezala, hamaiketako egiteko aukera eskaini dute elkarteko kideek. Eguraldi ona lagun, herritar dezente igo da goiz-eguerdi partean.