Eskalada eta tirolina herrian, Kukuarri Egunaren bezperan

Aritz Mutiozabal

Kukuarri Asteko jarduerek aurrera jarraitzen dute, eta gaur arratsaldean, eguraldia lagun, eskaladaz eta tirolinaz gozatzeko beta izan dute herritarrek. Rokodromoa erabilgarri izan dute adin guztietako haurrek Karela kiroldegian. Baina jende gehien elizako paretan aritu da eskalatzen eta yumareatzen, eta, nola ez, elizatik plazarako tirolina luzean jaisten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide