Udalak eta San Nikolas parrokiako Caritas-ek hitzarmena sinatu dute

Iñigo Gaiton

Akordioaren bitartez, udalak babestu egingo du Caritasek "behartsuei laguntzeko duen konpromisoa".

Atzo goizean sinatu zuten hitzarmena Ansuka Esnal alkateak eta Unai Manterola San Nikolas parrokiako apaizak. Azaldu zutenez, gaur gaurkoz Caritasek eutsi egiten die "herriko ohiturei eta behartsuei laguntzeko konpromisoari", eta sinatu berri duten akordioaren bidez, gizarte lan horretan udalaren babesa izango du elkarteak.

Caritas elkartea Bariko San Nikolas parrokiaren atal pastoral bat da, eta urteak daramatza pobreziaren aurka lanean. Udalak, bere aldetik, behartsuenei laguntzeko programak lantzen ditu administrazioko beste hainbat erakunderekin elkarlanean, eta Caritasen jarduera finantzatzen laguntzeko, hitzarmena sinatzen du urtero elkartearekin.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide