Bihar, larunbata, Zaragueta Herri Eskolak antolatutako XI. Kros Txikia egingo dute goizean. Hori dela eta, ibilgailuen zirkulazioan aldaketak eta trafiko-mozketa puntualak egingo dituzte Hondartza bidean. Horrez gain, gaurtik aurrera, Abaromendi kaleko eta Hondartza bideko hainbat aparkaleku libre utzi beharko dira.
Bestalde, bihar bertan, Espainiako Sendagileen Federazioak antolatutako txirrindulari-proba egingo dute goizean. Ondorioz, N-634 errepidea hainbat alditan moztuko dute 8:45-10:30 artean, eta Benta bideko bizilagunek errepidea itxita izango dute 10:00etatik 10:45era, helmuga bertan jarriko dutelako.