Imanol Alguacilen Reala, Europan berriro ere

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 16a, 16:48

Ligako seigarren postua ziurtatu zuen atzo Realak, Vilarealen aurkako partida 1-2 irabazi eta gero. Hirugarren urtez jarraian, taldea Europan sartzea lortu du Alguacilek. 

Imanol Alguacil ibilbide oparoa egiten ari da Realeko entrenatzaile modura, eta atzo, beste mugarri bat jarri zuen: hirugarren urtez jarraian Europan izango da talde txuri-urdina, Vilarreali 1-2 irabazi eta Ligako seigarren postua ziurtatu ondoren. Partida zaila zuten aurretik donostiarrek, eta aldapa gora jarri zitzaien norgehiagoka, aurkariek sartutako golarekin. Partidak aurrera egin ahala, ordea, emaitzari buleta ematea lortu zuten, Isak eta Zubimendiren golekin garaipena eskuratuz.

Partida amaieran, kabitu ezinik agertu zen entrenatzailea, pozarren: "Ikaragarria da hau. Jokalariak zoriondu nahi ditut aurrena, Europarako sailkapenagatik baino gehiago, egin duten lanagatik, bideagatik. Realaren koloreak odolean daramatzate, eta eskerrak eman nahi dizkiet guztiei. Zaletuak ere maila berean jartzen ditut, denon lorpena baita hau, denok merezi dugu saria. Partida bakarra dugu aurretik liga bukatzeko, eta saiatuko gara denboraldia bosgarren postuan bukatzen".

Argazkian ikus daitekeen modura, partidaren osteko ospakizuna sentitua izan zen aldagelan.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide