Datorren larunbatean, maiatzak 21, Kros Txikiaren hamaikagarren edizioa egingo da. Urtero bezala, Zaragueta Herri Eskolak antolatu du haurrei zuzendutako kirol proba. Antolatzaileek azaldu dutenez, hitzorduaren helburua da "kirola eginez, goiz polit bat pasatzea", eta horregatik, parte hartzeko deia luzatu diete herriko haur guztiei.
Dagoeneko zabaldu dute inskripzioa egiteko epea, eta izen ematea Zaragueta eskolan, kultur etxean eta Karela kiroldegian egin daiteke. Lasterketaren egunean bertan ere egongo da apuntatzeko aukera.