Larunbatean 121 urte arrantzatu zuten azkenengo euskal balea Orion. Garai batean garrantzia handia izan zuen espeziea, mende erdi barru desagertu egingo dela aurreikusten da. Gertakari hura kasualitatea izan zela azaldu zuen Joshua Garcia-Herranz itsas zoologoak Euskadi Irratiko Amarauna saioan, euskaldunek XVII. edo XVIII. mendean utzi ziotelako baleak arrantzatzeari.