Atzo goizean jokatu zituzten Zumaiako Aitzuri pilotalekuan pilota egokituko Gipuzkoako 12. txapelketako finalak. Hiru partida jokatu zituzten guztira: adimen desgaitasuna duten jokalarien bi, eta gurpildun aulkian aritzen direnen bat.
Xabier Villar eta Lander Ortega izan ziren txapeldun lehen partidan, Lorea Iribar eta Ibai Gomezi 25-7 irabazita. Gurpildun aulkian aritzen direnen txanda izan zen ondoren, eta Manu Quesadak eta Beñat Lizasok irabazi zuten partida hori, German Elkorori eta Asier Navaridasi 25-17ko markagailuarekin gailenduta. Azken partida, berriz, Joseba Altunak eta Eneko Sagarmendik irabazi zien, 25-16ko emaitzarekin, Haritz Lertxundik eta Iraitz Huegunek osatutako bikoteari.