Balea arrantza ospatzeko, herri bazkaria eta plaza dantzak

Aitziber Arzallus

Arrantzaleei ongietorria egin ostean, herri bazkaria egin dute plazan. 250 lagun elkartu dira han, kabitzen ziren guztiak, eta giro bikaina izan dute bazkaltzeko garaian zein bazkalostean; postre garairako kantuan ari ziren zenbait.

Jarraian, plaza dantzak egitea zen asmoa, eta egin dituzte, baina pena izan da eguraldiak bat-batean jo duen aldaketa. Euriagatik kioskoaren alboak itxi egin behar izan dituzte, eta estu samar jardun behar izan dute. Dena dela, jendearen aldartean ez du eraginik izan ekaitzak, eta festak luze jarraituko duen itxura dauka. 20:00etan hasita, Orkestra Elektrotxaranga herrian barrena ibiliko da; eta 22:30etik aurrera DJ Arosekin dantzaldia izango da plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide