Sardinak janez, balearen zain

Aitziber Arzallus

Eguerdiartean parrillean erretako sardinak dastatzeko aukera izan da plazan, eta ilara luzeak sortu dira, bertako eta bisitari, sekulako jendetza bildu baita. Inguruko tabernetan ere trago bat eskatzeko lanak izan ditu jendeak, eta zer esanik ez mahai bat hartzeko. Aspaldi ez bezalako giroa sortu da plazan. Gainera, 12:30ak aldera, trikitilariekin kalejiran iritsi dira Salatxo abesbatzako kideak, eta gitarra eta biolin doinuak lagun zituztela, kantaldia eskaini dute. Ordurako erriora begira jarria zen jendea, balea noiz ekarriko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide