Iritsi da Balearen Eguna. Eguraldi bikaina lagun, eta arrantzale jantziak soinean, kalean dira oriotarrak. Ume txikiak dituzten familiak eta gaztetxo kuadrillak izan dira kalera ateratzen aurrenak; 10:00etarako kultur etxe parean zeuden Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta txistulariekin kalejira egiteko prest. Plazara iritsi direnean, Harribil dantza taldeko kideek hartu diete erreleboa. Emanaldi berezia eskaini diete herritarrei, eta txaloz eskertu diete haiek. 11:00etarako jendez lepo zegoen plaza, eta festa ez da hasi besterik egin.