Aurten San Pedro eta San Nikolas jaietan barrakak, salmenta postuak eta janari postuak jartzeko bete beharreko baldintzak arautu ditu udalak: guneak, kopuruak, eskaerak egiteko epeak... Baldintza agiriak hemen kontsulta daitezke. Horietan zehazten da, besteak beste, nolako arauak bete behar dituzten barraka eta postu horiek garbitasunari buruz, hizkuntzaren erabilerari buruz edota ordutegiari buruz.
Eskaerak, idatziz
Herriko festetan barraka edo posturen bat jarri nahi duenak idatziz eskatu beharko dio udalari, eredu normalizatu baten arabera. Eskaerak aurkezteko epeak hauek izango dira:
- San Pedro jaietarako: ekainaren 3ko 14:30ak baino lehen.
- San Nikolas jaietarako: azaroaren 4ko 14:30ak baino lehen.