Haurrek eta gaztetxoek udan kirol jarduerak egiteko ikastaroak prestatu dituzte Orioko hainbat eragilek udalaren laguntzarekin, eta astelehenetik aurrera izena emateko epea zabalduko dute. Hilaren 31n amaituko da udaleku irekietan izena emateko epea.
BPXportsek, Orio Bate Bizkorrek, Orioko Futbol Elkarteak, Orio Arraun Elkarteak eta Orio Itsastresana Surf Klubak kudeatuko dituzte 11 ikastaroak, eta guztiak hamabost egunetakoak izango dira. Prezioak eta xehetasun guztiak hemen daude ikusgai.
Izena emateko, esku orri hau bete behar da, eta ikastaroa antolatzen duen entitateari entregatu behar zaio. Antolatzailea kiroldegia baldin bada, bertara eraman beharko da orria. Bestela, helbide elektronikora mezua bidalita (zalantzak argitzeko ere bide horiek jarri dituzte). Tokia gorde dela konfirmatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da dagokion diru sarrera egitea eta ziurtagiria antolatzaileari aurkeztea.
- BPXport: 943-89 44 28 eta orio@bpxport.es
- Orio Bate Bizkorrak: 667 22 78 20 eta bizkorrak@gmail.com
- Orioko Futbol Elkartea: 600 74 31 89 eta oriokoft@getaria.com
- Orio Arraun Elkartea: 658 38 88 22 eta orioae@orio-ae.com
- Orio Itsastresana Surf Kluba: 678 04 08 81 eta oriosurftaldea@yahoo.es
Eraginen ikastaroak
Bestalde, Eragin eskubaloi klubak ere martxan du bere eskaintza uda hasierarako. Ekainaren 23an, 24an, 27an eta 28an izango da bere saioak LH2 eta LH6 arteko ikasleentzat, 09:00etatik 13:00etara.
Tokia mugatua denez, lehentasuna klubeko jokalariek izango dute. Horiek izena emateko epea gaur bertan amaituko da, eta gainerakoek datorren astean egin beharko dute, astelehenetik ostiralera. 60 euro kostako da saioetan parte hartzea.