Balearen Egunaren bueltako egitarauaren barruan, gaur arratsaldean Mutiozabal ontziola barrutik ikusteko aukera izango dute herritarrek, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat tailerrak antolatu dituzte han bertan. Iluntzean, berriz, Benito Lertxundik kontzertua emango du Karela kiroldegian; aspaldi agortu ziren kantaldirako sarrerak. Horiez gain, asteburu guztirako egitarau zabala antolatu dute udalak eta herriko eragileek elkarlanean. Hona hemen igandea bitarteko egitarau osoa:
Gaur
- 17:00. Mutiozabal ontziolan atea irekien saioa eta haurrentzako tailerrak.*
- 22:00. Kiroldegian, Benito Lertxundiren kontzertua.
Bihar, Balearen Eguna
- 10:00. Itsas ondareari buruzko bisita gidatua.*
- 10:00. Kultur etxetik hasita, Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
- 10:45. Herriko Plazan eta herrian barrena, Harribil dantza taldearen dantza ikuskizuna eta kalejira.
- 11:30. Bikamiotatik hasita herrian barrena, Salatxo abesbatzaren kantu-kalejira, trikitilarien laguntzarekin.
- 12:00. Herriko Plazan, sardina-pintxoak.
- 13:00. Moilan, balearen arrantza eta Salatxo abesbatzaren eta Harribil dantza talderen ongietorria.
- 14:30. Herriko Plazan, herri bazkaria.
- 17:30. Herriko Plazan, plaza dantzak Xoxote Bandarekin, Talai Mendi dantza eskolak antolatuta.
- 20:00. Herrian barrena, Orkestra elektrotxaranga.
- 22:30. Herriko Plazan, DJ Aros.
Igandea
- 12:00. Herriko Plazan, Gora Kaletxiki Andoaingo musika bandaren kontzertua Martin Peronaren omenez, Danbolin musika eskolako bandaren laguntzarekin.
*Izen-ematea Orioko Turismo Bulegoan, 943-83 55 65 telefonoan edo orioturismo@gmail.com helbidean.