Turismo Bulegoa Aritzaga kalera lekualdatu dute

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 11a, 17:06

Gaur arte Piliku plaza izan da Orioko Turismo Bulegoaren kokalekua, baina gaurtik aurrera Aritzaga kalea izango da. Aldaketa hoberako izango dela uste du udalak, aurrerantzean "bisitariengandik hurbilago" egongo dela, eta irisgarriagoa izango dela. Ohiko ordutegia izango du, eta ekainaren 13tik aurrera udako ordutegiarekin hasiko dira.

Aurrerantzean, Aritzaga kalean egongo da Orioko Turismo Bulegoa. Orain arte Piliku plazan egon izan da, baina lekualdatzea erabaki du udalak, zerbitzua hobetzeko helburuarekin. Horrela, Turismo Bulegoa "bisitariengandik hurbilago" egongo dela uste du udalak, eta irisgarriagoa izango dela.

Kokaleku berria, baina ordutegia lehengoa izango du hemendik aurrera ere. Asteazkenetik larunbatera 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, astearte eta igandeetan 9:30etik 13:30era, eta astelehenetan itxita. Ekainaren 13tik aurrera, udako ordutegia izango du.

Balearen Egunean, bisita gidatua

Larunbatean, 10:00etan hasita, herriko itsas ondarea ezagutzeko bisita gidatua egingo dute Begi Bistanen bidez. Parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena: bertara joanda, 943-83 55 65 telefono zenbakira deituta edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide