Gizonezkoetan, Kamel Ziani oriotarrak jantzi du Zarauzko Herri Lasterketako txapela, 8,2 kilometroko ibilbidea osatzeko 26 minutu eta 55 segundo erabilita. Harengandik bost segundora helmugaratu da bigarren korrikalaria: Raul Gomez (27:00). Eta 32 segundora iritsi da hirugarrena, beste oriotar bat: Aitor Rubio (27:27).