Seguros Bilbao Orio eskubaloi taldea, Gipuzkoako azpitxapeldun

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 9a, 13:31

Seguros Bilbao Orio eskubaloi taldea. (Utzitakoa)

Infantilen mailako Gipuzkoako Txapelketa bigarren lekuan bukatu du Orioko taldeak, eta orain, Euskadiko sailkapeneko hirugarren edo laugarren postuan bukatuko duen erabakitzeko lehiatu beharko  du. Datorren asteburuan izango da hori: oriotarrek Bizkaiko azpitxapeldun gelditu den Etxebarriko Kukullagaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Larunbatean joaneko partida jokatuko dute Etxebarrin; eta igandean, itzulerakoa, Orion.

Hona hemen Eragin eskubaloi elkarteko taldeek asteburuan lortu dituzten emaitzak:

Etxean:

  • Kadeteen mailako Gipuzkoako txapelketa
    Sukia Orio 23 - 25 Eibar Arrate eskubaloia
  • Infantilen mailako Gipuzkoako txapelketa
    Boga Boga Orio 27 - 21 Zudugarai Orio
  • Infantilen mailako Gipuzkoako txapelketa
    Seguros Bilbao Orio 19 - 18 Endañeta Pulpo

Kanpoan:

  • Seniorren mailako Gipuzkoako txapelketa
    Egia 22 - 24 Mirotza Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide