Orioko Pilota Elkartea lan handia ari da egiten azken urteotan, eta ari dira ahalegin horren fruituak jasotzen. Atzo, elkarteko pilotariak diren Ganix Miner eta Etxahun Sukiak Gipuzkoako Mendebaldeko 2.mailako finala jokatu zuten Arrasaten, eta partida bikaina egin ostean, garaipenarekin itzuli ziren etxera. Bi pilotari gazteek 18-6 irabazi zuten partida, Lazkaoko Altuna-Esnaola bikotearen kontra.