10:00etan abiatu dute plazan Artisau Azokaren 27. edizioa, eta martxan izango da 14:00ak bitartean. Era guztietako artisautza produktuak daude eskuragarri, 13 salgunetan banatuta: apaingarriak, arropak, jostailuak, janaria... Parte hartzaileen artean, Orioko eta Aiako artistek jarritako 6 postu daude. Eguraldi ederrarekin, eguerdi aldera azokaren bueltan giro polita sortzea espero dute.