Joxe Ramon Etxeberriak eta Tere Sorondok 2004. urtean ezagutu zituzten Luba eta Nastya Onyschchenko ukrainarrak, umeak zirela. Orain, bi ahizpa horien ilobak iritsi dira Oriora gerratik ihesean, eta horien guztien historia jasotzen duen erreportajea da maiatzeko aldizkariko erreportaje nagusia, elkartasunez blaitutako kontakizun bat.
Horrez gain, ikasturte honetan Mintzalagun programan jardun duten hiru herritarrekin ere osatu da erreportaje bat, eta aldizkarian tokia egin zaio ere Orioko Herri Ikastolaren 50. urteurrenari. Aipatutako edukiak eta askoz gehiago aurkituko ditu irakurleak, KARKARA aldizkariaren 439. zenbakian.