Emozioa bor-bor, 'BoluntOrioak, izar ikusezinak' dokumentalaren aurrestreinaldian

Iñigo Gaiton

Atzo arratsean bota zuten estreinakoz dokumentala Arraunetxen, eta arraun elkarteko zuzendaritzako kideak, arraunlariak, laguntzaileak, udal ordezkariak etab. elkartu ziren proiekzioan. Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek egindako 38 minutuko filmak aitortza egiten dio Orio AEn urte luzez laguntzen jardun duten lagunei, eta ostegun honetan botako dute dokumentala kultur etxean herritar guztientzat, 19:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide