Zumaiako San Telmo trainerilla saria irabazi du Oriok

Juan Luis Romatet

Trainerilla estropadak jokatu zituzten atzo Zumaian, San Telmo jaietako repetizioetako egitarauaren barruan. Orioko ontziak irabazi zuen gizonezkoen estropada.

XXXVII. San Telmo saria izan zen jokoan atzo arratsaldean Zumaian. Emakumezkoen estropadan ondoren –Arraun Lagunakek eraman zuen bandera etxera–, gizonezkoen saioak izan ziren ondoren. Hiru txandatan banatu ziren estropadan aritu ziren sei ontziak. Txanda bakoitzeko irabazleen artean berdintasun handia izan zen, eta segundo bakarra izan zen bandera irabazi zuen Orio eta bigarren egin zuen Getariaren artean; bi segundo hirugarren egin zuen Hondarribiarekiko. 

Hauek izan ziren atzoko estropadako sailkapenak eta denborak.

1. Orio: 10:19,12

2. Getaria: 10:20,48

3. Hondarribia: 10:21,06

4. Zumaia: 10:34,99

5. Zarautz: 10:35,58

6. San Pedro: 10:56,82

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide