Play-Eruak txapelketaren finalerako sailkatu da herriko gaztetxo talde bat

Iñigo Gaiton 2022ko api. 26a, 12:00

Asteburuan jokatu zuten Zarautzen Play-Eruak txapelketa, eta lehiaketak DBHko ikasle ugari bildu zituen hondartzan. Parte hartzaileen artean izan zen Oriotarrak taldea ere, emaitza bikainak lortuz; ligaxkan eta azken fasean aurrera egin ondoren, maiatzaren 14an jokatuko den finalerako txartela lortu zuten. Egun berean jokatuko dira eskolarteko eta helduen plaieroetako finalak ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide