Furgobaratzak bost geldialdi egingo ditu baratze parkean urria bitartean

Iñigo Gaiton

Baratzeko gaietan aholkularitza, plantel eta hazi ekologikoen inguruko informazioa etab. jasotzeko aukera izango da Furgobaratza zerbitzuaren bitartez.

Furgobaratzak sei geldialdi egingo ditu Orioko baratze parkean udazkena bitartean. Aurrenekoa datorren astelehenean izango da, eta ohiko aholkularitza zerbitzuaz gain, tomateei buruzko tailerra egingo dute.

Ordutegi bera izango du beti zerbitzuak (18:00etatik 19:30era), eta hau da egutegia:

 . Apirilak 25
. Maiatzak 23
. Ekainak 27
. Uztailak 11
. Irailak 26
. Urriak 24

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide