Sodade eta Kurkuma taldeen kontzertuak izango dira ostiralean gaztetxean

Iñigo Gaiton 2022ko apirilaren 20a

Etxeluze Gaztetxeak azaldu duenez, "Kurkuma eta Sodade taldeei esker" egin ziren Aske Festak, eta ostiraleko kontzertuaz gozatzera deitu dituzte herritarrak, bi taldeei "merezitako esker ona" adierazteko. 21:30ean irekiko dituzte gaztetxeko ateak, kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerek 5 euroko prezioa izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide