Euskal Selekziorako deitu dituzte Joxe Mari Errasti, Ibai Makazaga eta Mikel Usandizaga

Iñigo Gaiton

Maiatzaren 7an jokatuko den federazioen arteko Espainiako Trail Txapelketan parte hartuko dute hiru korrikalariek.

Orioko Atletismo Taldea egiten ari den lanak beste fruitu bat eman du: taldeko hiru korrikalarik Euskal Selekzioaren deia jaso dute. Hain zuzen ere, Joxe Mari Errasti, Ibai Makazaga eta Mikel Usandizaga hautatuak izan dira Bergan (Herrialde Katalanak) egingo den federazioen arteko Espainiako Trail Txapelketa jokatzeko. Maiatzaren 7an egingo da lasterketa, larunbatarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide