Zaharren Babeslekuak Donostiara eskurtsioa antolatu du hilaren 26rako

Aitziber Arzallus 2022ko api. 14a, 16:20

Eskurtsiora joan nahi dutenek txartelak apirilaren 19an erosi beharko dituzte, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan, 40 euro ordainduta. Txartelak leku eta ordu horretan bakarrik salduko dituztela ohartarazi dute antolatzaileek.

Pandemiagatik albo batera utzitako jarduerei berrekiten hasiak dira herriko jubilatuak eta pentsiodunak. Horren adibide, hilaren 26rako Donostiara eskurtsioa antolatu duela Zaharren Babeslekuak. Honakoa litzateke plana: goizean Aquariumera bisita, gero denbora librea, eta 14:00etan bazkaria Monte Igeldo hoteleko jatetxean.

Eskurtsiora joan nahi dutenek txartelak apirilaren 19an erosi beharko dituzte, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan, 40 euro ordainduta. Bi ohar eman dituzte antolatzaileek: lehendabizikoa, autobuseko lekuak zozketa bidez adjudikatuko dituztela; eta bigarrena, txartelak esandako lekuan eta orduan bakarrik salduko dituztela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide