Egunotan autonomia erkidegoetako selekzioak Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatzen ari dira Murtziako Cartagena hirian, eta jubenil mailako emakumeen Euskadiko selekzioarekin bi oriotar ari dira: Maialen Orbañanos eta June Amilibia. Orain arteko aurkari guztiak mendean hartuta, finalera iritsi da euskal taldea, eta gaur erabakiko da dena. 11:00etan hasita, Euskadiko selekzioak Andaluziakoaren aurka neurtuko ditu indarrak, eta irabazten duenarentzat izango da txapelketa. Partida zuzenean ikusteko aukera egongo da Teledeporte telebista katean.