Osteguna, apirilak 14, jaieguna da, eta ez da ostegunetako ohiko azokarik egingo. Udalak adierazi duenez, azokako saltzaileekin harremanetan jarri da azoka beste egun batean egiteko aukerarik balegokeen ikusteko, baina haien zailtasunak tarteko, bertan behera uztea erabaki dute. Horrenbestez, hurrengo azoka eguna hilaren 21a izango da.