Giro paregabea izan da aulki mugikorreko Gipuzkoako ligako zazpigarren jardunaldian

Aitziber Arzallus 2022ko apirilaren 11

Atzo goizean ere arraunak hartu zuen errioa, Orion jokatu baitzuten aulki mugikorreko Gipuzkoako ligako zazpigarren jardunaldia. 38 txandatan, guztira 125 ontzitik gora uretaratu zituzten; horietatik 20, oriotarrek. Txukun aritu ziren etxekoak: lau ontzik lehendabiziko postuan helmugaratzea lortu zuten; sei ontzik, bigarrenean; eta beste lauk, hirugarrenean. Uda giroko eguraldia lagun, herritar ugari bertaratu zen errioaren bi ertzetara. 

(Argazkiak: Joxemari Olasagasti)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide