Lertxundik gomazko paletako bigarren mailako finala jokatuko du gaur

Aitziber Arzallus 2022ko apirilaren 8a

Aritz Lertxundik gomazko paletako gure pilotariak Gipuzkoako buruz buruko Txapelketako bigarren mailako finala jokatuko du Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 19:30ean hasita. Soraluzeko pilota elkarteko Gallastegi izango du aurkari.

Orioko pilotariek asteburuan etxean jokatuko dituzten pilota partidak, berriz, hauexek:

Gaur, 19:30ean hasita, eskuz binaka, alebinen bigarren mailan:

  • Orio2 (Loidi-Anton) - Ilunpe2 (Azpeitia)
  • Orio1 (Goikoetxea-Urrestilla) - Azkoitia

Bihar, 10:00etan hasita, eskuz binaka, infantilen bigarren mailan:

  • Orio2 (Amilibia-Kaperotxipi) - Aloña Mendi5 (Oñati)
  • Orio1 (Miner-Sukia) - Abantzu2 (Zestoa)

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide