Bideoa: Korrika Txikiak oihu eta emozio artean zeharkatu du herria

IƱigo Gaiton eta Aitziber Arzallus 2022ko api. 7a, 16:37

Duela minutu gutxi bukatu da Orioko Korrika Txikia. Hondartzatik abiatu, herrian barrena ibili eta Anibarko Portura arte, eskuz esku ibili dute lekukoa herriko ikasleek. Pandemia dela eta, burbuilak mantenduz egin dute ibilbidea, eta bukaeran ez dute plazan ekitaldi jendetsurik egin, baina euskararen aldeko oihuak ozen entzun dira herri guztian. Furgonetatik ondo esan duten bezala, 05:00ak aldera iritsiko da 22. Korrika herrira. Bitartean, 18:30ak aldera hasita, eta giroa berotzen joateko, Korrikapoteoa herriko tabernetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide