Hasi dituzte Arrantzale kalea eta kirol portua lotuko dituen bidegorriaren lanak

Aitziber Arzallus 2022ko api. 9a, 10:00

Lehen asteotan oinarrizko zereginak egingo dituzte, eta ez dute ia eragozpenik sortuko, baina apirilaren 25etik aurrera trafikoari eta oinezkoen pasaerari eragingo dieten aldaketak izango dira. Aurreikuspenak betetzera, obrek hamasei aste iraungo dute. Morga enpresak egingo ditu, Earki arkitekto bulegoaren zuzendaritzapean, eta 464.792,34 euro kostako dira, BEZ barne.

Herria eta hondartza lotuko dituen bidegorria udarako prest izan nahi du udalak, eta horretarako falta den zatia, autopistako eta Bikamiotako biribilguneen artekoa, eraikitzeko lanak egunotan hasi dituzte. Lehen asteotan oinarrizko zereginak egingo dituzte, eta ez dute ia eragozpenik sortuko, baina apirilaren 25etik aurrera trafikoari eta oinezkoen pasaerari eragingo dieten aldaketak izango dira.

Apiriliaren 25etik aurrera, trafikoari dagokionez, hondartza bidea herrira sartzeko erabiliko da bakarrik, errailetako bat lanak egiteko okupatuko baitute, eta herriko irteera Estropalari kaletik egin beharko da. Oinezkoen pasaerari dagokionez, berriz, Estropalari kalea edo Bikamiota aldeko espaloia erabili beharko dute oinezkoek, hondartza aldera joateko.

Aurreikuspenak betetzera, obrek hamasei aste iraungo dute. Morga enpresak egingo ditu, Earki arkitekto bulegoaren zuzendaritzapean, eta 464.792,34 euro kostako dira, BEZ barne.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide