Orioko Emakumeon* Ahalduntze Eskolak arraun surf ikastaroa antolatu du udaberriko programazioaren barruan, "emakumeon ahalduntzea, saretzea eta ikusgarritasuna indartzeko". Gorputzaren ahalduntzeari eta arraun surfaren teknikari dagokionez, erresistentzia lantzeko ikastaroa izango da, oreka eta arraunketa teknikak ezagutzeko aproposa. Cyara Palenzuela surflaria izango dute irakasle.
Apirilaren 27an abiatuko dituzte eskolak, eta astero elkartuko dira Arraunetxen maiatzaren 25era arte, beti asteazkenetan, bi txandatan: lehena 17:00etatik 18:30era, eta bigarrena 18:30etik 20:00etara. Matrikula 25 eurokoa izango da eta izen-ematea Ahalduntze Eskolan egin behar da: kultur etxeko lehen solairuan duten bulegoan, 623 178 553 telefono zenbakira deituta edo Whatsappez edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita.