Berdinketarekin itxi zuen lehengo asteburua OBBk. Galiziako Cambre taldearen aurka neurtu zituzten indarrak Mendibeltzen, eta lehen partidan, 4-1 gailentzea lortu zuten. Bigarrenean, galiziarrek aurrea hartu zuten puntu bateko aldearekin, eta lehia oso estuaren ondoren, 0-1 bukatu zen partida.
OBBk nabarmendu du Igone Etxeberriak jaurtitzaile bezala egindako lana, "hamalau pertsona kanporatzea" lortu baitzuen.
Datorren asteburuan, Valentziara bidaiatuko dute oriotarrek, ligako bosgarren jardunaldian Fenix-en aurka aritzeko.