'Alpistegia' haurrentzako bertso eta antzerki emanaldia izango da ostiral arratsaldean

Aitziber Arzallus 2022ko api. 5a, 16:30

Saioa 18:00etan hasiko da, kultur etxean izango da eta sarrerak eskuragai daude online eta kultur etxean bertan, bi euroren truke. Ordubete inguruko iraupena izango du, eta 5 eta 11 urte arteko gaztetxoei eta haien gurasoei zuzenduta dago. 

Korrika Kulturalaren programaren baitan, bertsoa eta antzerkia uztartzen dituen haurrentzako Alpistegia ikuskizuna antolatu du udalak ostiral arratsalderako. Saioa 18:00etan hasiko da, kultur etxean izango da eta sarrerak eskuragai daude online eta kultur etxean bertan, bi euroren truke. Ordubete inguruko iraupena izango du, eta 5 eta 11 urte arteko gaztetxoei eta haien gurasoei zuzenduta dago. 

Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela, baina berak ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia... Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta handitan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kale galdeketa bat antolatzea erabakiko du, eta parkean topatzen dituen pertsonei osasuna nola zaintzen den galdetuko die.

Antzezlanaren helburua osasunaz dugun ideia zabaltzea da, umorearen bitartez. Gorputzak bakarrik ez, gure sentimenduek, harremanek, ohiturek eta maila sozialak gure osasunean zenbaterainoko eragina duten erakutsi nahi du; osasuna, zatika ulertu beharrean, orekan mantendu beharreko osotasun gisa aurkeztuz. Eneko Arrate eta Aissa Intxausti bertsolariak igoko dira taula gainera, Alaia Martinen gidoia eta Amancay Gaztañagaren zuzendaritza dituen ikuskizunari forma emateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide