Salgai daude Benito Lertxundik maiatzean emango duen kontzerturako sarrerak

Iñigo Gaiton 2022ko api. 5a, 15:27

Maiatzaren 13an, ostiralarekin, Benito Lertxundiren kontzertua izango da Karela kiroldegian 22:00etatik aurrera. Gaur jakin denez, udalak dagoeneko jarri ditu eskuragai sarrerak Interneten eta kultur etxeko harreran, eta 10 euroko prezioa dute. Harmailetatik edota pistatik jarraitu ahal izango da emanaldia.

Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak Internet bidez erosteko, egin klik hemen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide