Arraun elkarteko bazkideek zabalik dute kamisetak erreserbatzeko aukera

Iñigo Gaiton 2022ko api. 4a, 09:58

Orio Arraunketa Elkarteak maiatzaren 1ean itxiko du kamisetak erreserbatzeko epea.

Urtero bezala, Orio Arraunketa Elkarteak kamiseta horiak banatuko ditu bazkideen artean. Estropalarien jarraitzaileak "neurriko kamisetarik gabe" geratu ez daitezen, elkarteak ohar bidez azaldu du dagoeneko ireki dutela eskaerak egiteko aukera.

Interesatuek, 665724610 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidali beharko dute haien izen-abizenak eta kamisetaren neurria adieraziz. 

Hauek dira eskuragarri dauden neurriak:

. Haurrak: 4,8,12,16
. Helduak: S, M, L, XL, 2Xl, 3XL

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide