Xaltxerak talde feministak eten bat iragarri du

Iñigo Gaiton

Zazpi urteko ibilbidearen ondoren, taldea "nekatuta" dagoela adierazi dute Xaltxerek. Korrika pasatu eta gero, denbora tarte mugagabe batean, ez dute kanpora begirako ekintzarik egingo.

"Elkar zaintzarako eta auto zaintzarako" tarte bat hartuko dute Xaltxerek. Aste honetan iragarri dute eten mugagabea, eta oraingoz, ez dute kanpora begirako ekintzarik egingo, ezta herriko ekimenetan parte hartuko ere. Azken zazpi urteotan "astero-astero" ibili dira bilerak egiten, eta Korrika pasatu eta gero etengo dute orain arteko lan dinamika.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide