Asteburu honetan ere ez da pilota partidarik faltako udal pilotalekuan. Nagusien mailan Gipuzkoako Lau t'erdiko Txapelketari hasiera emango diote, eta, gaur, txapelketa horren barruko bi norgehiagoka lehiatuko dituzte herrian. 19:30ean, eskuz, lehenengo mailako neurketa jokatuko du Orioko Orbegozok Behar Zana taldeko Olasagastiren kontra. Ondoren, eskuz, bigarren mailako partida jokatuko du Orioko Aranburuk Eibarko Azkargortaren kontra.
Bihar, berriz, nagusien bigarren mailan, gomazko paletako banakako finalerdietako partida izango da. Orioko Lertxundik Vianako Belokiren kontra neurtuko ditu indarrak, 11:30ean hasita.