17:00etatik aurrera, "umeen hitza entzun eta haien eskubideak bermatzeko" helburuarekin, "bizitza ospatzeko festa" antolatu du Orio Hezkuntza Herrian taldeak. Festa giroan ibiliko dira, eta guztien artean horma-irudi bat pintatuko dute. Haur, nerabe eta helduei hitzordura hurreratzeko gonbidapena luzatu diete.