Orio Arraunketa Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo du gaur arratsaldean. Kultur etxeko areto nagusian izango da batzarra, eta 18:00etarako egin dute lehendabiziko deialdia eta 18:30erako bigarrena.
Honako gaiak jorratuko dituzte batzarrean:
- Azken Batzarreko aktaren irakurketa (2021-04-24). Onespena, horrela onartzen bada.
- 2021 denboraldia. Arraunketako emaitzak.
- Ekonomia: 2021eko balantzea.
- Ekonomia: 2022ko aurrekontuak.
- Bestelakorik, galdera-eskariak.